Kredituak


 

Soinua Iratzarri

Musika Sorkuntza lantegia

Lan taldea
– Jatorrizko ideia: Ramon Lazkano
–  Egokitzapen pedagogikoa: Itziar Zubizarreta
–  Musika transkripzioak: David Cantalejo, Enrique Vázquez eta Hilario Extremiana
–  Musikagileak: Jagoba Astiazaran, Mikel Chamizo eta Xabier Otaolea
–  Interpreteak: Xabier Calzada, flauta; Sergio Barranco, klarinetea; Maria Zubimendi, akordeoia; Elur Arrieta, perkusioa; Maddi Arana, biolina; Estibalitz Oraá, biolontxeloa
–  Jatorrizko irudia, diseinua eta web orria: Eneko Etxeandia
–  Ekoizpena: Euskal Herriko Musikagileen Elkartea
–  Baztango Eskolak, Kimua Ikastola eta Zuhaizti Eskola
Babesleak
–   Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea
–   Euskal Herriko Musika bulegoa
–   KUTXA Fundazioa
– Musikagileak – Euskal Herriko Musikagileen Elkartea
Kolaboratzaileak
–   Baztango Eskolak
–   Kimua Ikastola
–   Zuhaizti Eskola
–   Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa

 

PROIEKTUAREN LABURPENA.

“Soinua Iratzarri” egitasmoaren baitan, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak musika sorkuntzaren inguruko lantegi bat garatzen du. Sorkuntza lantegi hau 2015/16 ikasturtean zehar gauzatu zen, Donostiako Zuhaizti ikastetxeko eta Zurriola Ikastolako 10/11 urteko ikasleak, haien irakasleak eta musikagileek ekimena burutzeko osatu duen lan-taldearen artean. Lehen ekitaldiaren arrakasta aintzat harturik, Musikagileak Elkarteak proiektuaren bigarren ekitaldia habian jarri du.

Ekimenaren hastapena Jose M. Usandizaga (1887-1915) donostiar musikagilearen heriotzaren 100. urteurrenean aurkituko dugu; baina egitasmoan ez dugu haren figura bakarrik aurkituko, Lili Boulanger (1893-1918) frantziar musikagilea Usandizagarekin batera ezagutuko dugu egitasmoan. Garaikideak ziren biak, musikagile gazteak, genero eta antzekotasun formalak erakutsi zituzten haien konposizio bidean.

Kreazioa uler daiteke bidaia baten antzera, sortzaileak lengoaia bat aurkitzen du, kanpoko estimuluak eta barnekoen artean sortzen den zirrara tentsua adierazteko. Sorkuntzazko joko bat gauzatzea proposatzen dugu gure egitasmoan; musikagile batzuk ezagutu eta haien hainbat konposizio entzun eta sentitu ondoren, sormenezko bidaia bati ateak ireki nahi dizkiogu.

1.- Sentsibilizazio epea

Abiapuntua kokatu:

XX. mende hasierako musikak eta pinturak aurkeztu. Entzumenak eta ikusketak proposatu.

– Gehien gustatzen zaien musika aukeratu: hauek irudimenean kokatu. (Non zinen, norekin, usaina, tenperatura…)

– Hainbat irudi begiztatu. Gehien gustatzen zaizkienak aukeratu, zein musikarekin lotuko lituzkeen pentsatu, zergatik…

Musikak: Erik Satie, Gnosienne 1; José de Azpiazu, Foxtrot; Antonin Dvorak, Sinfonía del Nuevo Mundo–III; Heitor Villa Lobos, Concierto de cuerdas; Maurice Ravel, Les contes de ma mère l’ oie.

Pintoreak: Antonio Gezala, Sonia Delauny, Gauguin, Gustav Klimt, Paul Klee,  van Gogh, Tellaeche, Arteta, Sorolla, Renoir, Uzelay.

2.- Proiektuaren aurkezpena

Abiapuntuko bi Konpositoreak kokatu, haiekiko dokumentazioa aurkeztu.

Ensanble batek jotzen du bi eskoletan, aipatu diren musikagileen hiruna pieza,  ensanblerako egokituak. Transkripzioetan ondoko tresnak erabili dira: flauta, klarinetea, akordeoia, perkusioa, biolina eta biolontxeloa. Egungo musikagileek aurkezten dizkiete ikasleei bina pieza kontzertuan, autore bakoitzaren bana, alegia.

Blogean pieza bakoitzaren entzuketa proposatzen da; musikarekin batera poema bakoitzaren testua.

J. M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan (1910) – Zuaz, zuaz, gau illuna (Acto I, Escena 2); Las Golondrinas (1914) – Canción de la primavera (Acto II); Rapsodia Vascongada (1909)

L. Boulanger: Clairières dans le Ciel (1913-14): 1. Elle était descendue au bas de la prairie, 6. Si tout ceci n’est qu’un pauvre rêve, 13. Demain fera un an.

3.- Sorkuntza proposamena

Musikagile bakoitzak abiapuntuko bi pieza hartu ditu hizpide, konposizio berri bat sortzeko. Gela bakoitzak pieza berri bat sortzeko ardura izan du eta konpositore bakar batekin aritu da lanean prozesuan zehar. Sorkuntza prozesuan ikasleek parte hartu dute eta haien iritziak kontutan hartu dira azkeneko konposiziorako.

– Prestaketa: Hasierako kontzertuaren ondoren, musikagile bakoitzak proposamen bat eskaintzen du eta ikasleen iradokizunak biltzen ditu.

– Bigarren epean, musikagile bakoitzak bere partitura sortu du eta ikasleen parte-hartzea kontutan hartzen du.

– Entseguetan musikagileek eta ikasleek adostu dute pieza bakoitzaren interpretazioa.

4.- Kontzertua

Talde bakoitzak, ensanblearekin batera bere sorkuntza berria aurkezten du bere eskolan, ikaskide, irakasle eta senideen aurrean.

Ensanblearekin batera, ikasleek obraren interpretazioan parte hartuko dute konpositoreak zuzendari lanetan ari direlarik.

Egitarauan, tartekatu dira abiapuntuko transkripzioak eta egungo konpositoreek sortu dituzten pieza berriak.