AMAIERA!

Hilabeteetako lanaren ondoren iritsi da Soinua Iratzarri 2017-2018 ikastaldiaren emaitzak erakusteko momentua. Barreak, izerdiak, urduritasunak, jakin-mina…. guztiei esker lortu ditugu gure sorkuntza berriak!

Hemen ikasturtearen laburpen bideoa eta gure lan berriak, Gozatu!

Euskal Rapsodia III (Iruritako eskola haurrak / J. Astiazaran)

Baztango soinuak (Iruritako eskola haurrak / J. Astiazaran)

Haizeak ur hotza dakarrenean (Iruritako eskola haurrak / J. Astiazaran)

20 bitxiak (Zuhaizti eskolako haurrak / Mikel Chamizo)

Bost Best (Zuhaizti eskolako haurrak / Mikel Chamizo)

Ortozopa (Zuhaizti eskolako haurrak / Mikel Chamizo)

Xabier Otaolea – Negua datorrenean… (Kimua ikastolako haurrak / Xabier Otaolea)

Uda dator!!! (Kimua ikastolako haurrak / Xabier Otaolea)

Doinuaren bila

Kanta batean, musika, letrak kontatzen duenaren araberakoa da. Zuaz, zuaz gau illuna kantan, Mirentxuk pozik uxatzen du gaua, egunsentiari ongi etorria ematen diolarik.

Entzun eta ikusi!

Baina hemen musika falta da! Hiru zatitan agertzen zaigu, eta ordenatu behar duzue.

1.-

2.-

3.-

Puska bakoitzak zenbaki bat du, baina zerikusia du poema zati batekin. Ezetz asmatu orden egokia!!!! (Pista bat: aurreko batean musika guztia sartu genuen, ea hori entzutea lagungarria zaizuen.)

Ordenatzen duzuenean, bidali zuen proposamena, ea asmatzen duzuen, jeje!

MUSIKAZ GOZATU

Usandizagaren musika entzun eta bere garaiko pinturak ikusi.

Euskal rapsodia, Udaberri kanta eta Zuaz, zuaz, gau iluna

Gozatu!!!

Jose Maria Usandizaga

J. M. Usandizaga musikagilea ezagutzen al duzu? Ea hari buruz zer ikasten duzun.

Laster haren musika entzungo duzu, ea gustatzen zaizun!

 

Laguntza eske

 

 

Xabierri Miarritze tokatu zaio, Itsas Argi Ikastola

Mikeli Donostia, Zuhaizti eskola

Jagobari Irurita eta Herri Eskola


Hiruak konpositoreak dira eta kontzertu baterako musika sortu beharko dute.

“Soinua Iratzarri” izango da kontzertu hori.

Zuen soinuak iratzarriko dituzue laguntzeko?